Lasarte-Orian Berriketan saio berria egingo da asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 7a, 09:30

Lasarte-Oriako Gure Esku ekimenak etorkizun politikoa erabakitzeko erreferendumaren aldeko hurrengo pausoak zehazten saiatuko da asteazkenean

Herriko Gure Esku Dago herri ekimenak Lasarte-Orian Berriketan saio berria egingo du. Hitzordua hurrengo asteazkenean, otsailaren 12an da, 19:00etatik 20:30era, Antonio Mercero aretoan.

Lasarte-Orian etorkizun politikoa erabakitzeko erreferendumaren aldeko hurrengo pausoak zehazten saiatuko da Gure Esku ekimena hiru galderei erantzunez. Horien bitartez, ekimenaren aldeko elkarguneko osaerari, komunikazio sarearen sendotzeari eta sinadura bilketari buruz hausnartuko da.

Ekimeneko kideek lasarteoriatarrei gonbita egiten diete solasaldian parte hartu eta haien proposamenak ematera. 

Erlazionatuak

Lasarte-Orian Berriketan

Txintxarri Aldizkaria 2020 ots 06 Gizartea