Apelliduak abizentzeko aukera dute lasarteoriatarrek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 6a, 13:00

2018. urtean apelliduak abizendu dituzten herritarren kopurua bikoiztu egin da iragan urtean

Gaztelaniazko abizenak euskalduntzeko aukera dute lasarteoriatarrek. 'Apelliduak abizendu' kanpaina jarri dute martxan Beterri-Buntzaldeako udalek. Gaztelaniazko abizenak euskarazko grafiaz idatzita nahi dituen herritarrak, udaletxera edo Bake Epaitegira joan behar du. Donostian jaiotakoak, ordea, Donostiako Erregistro Zibilera ere joan beharko du.

Prozesua martxan jartzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dituzte interesatuek: errolda agiria, jaiotagiri ofiziala eta NANaren fotokopia. Lehena udaletxean bertan eskuratu daiteke eta bigarrena jaioterriko Bake Epaitegian. Ezkonduek edo seme-alabak dituztenek, berriz, aurreko hiru dokumentuekin batera, familia-liburua ere aurkeztu beharko dute.

Horiek eskuartean izanda,  Bake Epaitegira eramatea nahikoa izango da; bertan egingo da tramitea.

2018. urtean apelliduak abizendu dituzten herritarren kopurua bikoiztu egin da 2019. urtean. Horrela jakinarazi du udalak.
Informazio gehiago nahi duen herritarrak, udaletxeko Euskara Zerbitzura dei dezake (943 376 184) edo Bake Epaitegira (943 371 629).