Sailkatzeko aukerei eusten

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 5a

Garaipen argia eta garrantzitsua erdietsi dute Arteaga II.ak eta Urretabizkaia II.ak asteburuan: 22-6 irabazi diete Elordi eta Etxebarriari, Igorren (Bizkaia). Irabazita, Promozioko Txapelketako finalerdietara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.

Axier Arteaga herritarra Promozioko Binakako Txapelketan ari da lehian, Urretabizkaia II.arekin batera. Nahiko irregular ari badira ere, finalerdietara sailkatzea garaipen bakarrera dauka bikoteak. Aldea murriztea lortu dute, garaipen argi eta oso garrantzitsu batekin: 22-6 gailendu ziren Elordi eta Etxebarriaren aurka, Igorren (Bizkaia). 

Ligaxka bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, seigarren postuan dira Arteaga II eta Urretabizkaia II, lau garaipenekin. Bosna dituzte Salaberria-Garmendiak eta Zabala-Ruizek. Azken horien aurka jokatuko dute asteburuan, Iruñean.