2020/02/16 17:00etan

Zinema

Lur eta Amets filma

Lur eta Amets filma
Lasarte-Oria

Lur eta Amets filma eskainiko dute, Haurrentzako zinea atalean. Sarrera, 3,80 euro.

Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia ipuinetako protagonistak pantaila handian ikusteko aukera izango dute etxeko txikiek haurren zinema atalean.

Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia proiektua Elkar Fundazioa, Ikastolen Elkartea eta Katxiporretak jarri zuten martxan etxeko txikiak eta gaztetxoak Euskal Herriko historian murgiltzeko asmoarekin. Lotura Filmseko lagunekin batera  ipuin, ezagutza-liburu, jolas interaktiboak eta mahai jolasak egin dituzte. Orain, ipuinetan oinarritutako Lur eta Amets. Hau bai abentura! film luzea egin dute. 

Gurasoek ezkontza dutela eta, Lur eta Amets bizkiak amona Andereren etxean igaroko dute asteburua. Ikastolako historia saioa dela eta, ez da asteburu arrunta izango. Andere eta bere katu Baltaxarren botere magikoei esker, Euskal Herriko historia ezagutzeko bidai zirraragarria proposatzen die amonak. Garai eta sasoi desberdinetan abenturak biziko dituzte bizkiek. Tamalez, sasoi eta garai desberdinetan, gaiztoak izango dituzte atzetik. Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin bidaian aurrera egingo dute.