Gomez Margallok korrika lasterketako X. Ligako garaikurra lortu zuen, berriro ere.
2018 urteko Ligako arantzatxoa kendu du ahal izan du herritarrak eta nagusitasunez, 40 puntuko tartea izan du, etxera eraman du X. Ligako lehen saria .
Herritarrak lau edizioetan jarraian, 2014 urtetik 2017ra, Ligako garaile izan zen. 2018 urtekoan, aldiz, hirugarren sailkatu zen. Orduan Victor Madejon, aurtengo bigarren sailkatuak, irabazi zuen Liga.
Podiumeko azken mailan beste herritar bat ere izan da, Gorka Gil. Gilek ezin izan du 2018ko bigarren postua mantendu. Madejonetik 6 puntura geratu da.
Sariaz gain, kilometroak ere gehitu dizkio Gomez Margallok bere korrikalari ibilbideari. Igandean, urtarrilaren 26an, XL Idiazabalgo herri krosean parte hartu zuen. 10,245 kmtako lasterketa zortzigarren postuan amaitu zuen herritarrak, 33:49 denbora eginez.