Andatzan barrena "hotzaz akabatzen"

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urtarrilaren 31

Saiatuz taldeko kide batzuk Irisasi BTT 'Hotzak akabatzen' proban. Arg.: Saiatuz TKT

600 bat mendi txirrindulari bildu ziren Irisasi BTT 'Hotzaz akabatzen' probako irteera puntuan. Lasarteoriatar ugari ere izan zen proba honetako bederatzigarren edizioan

Nagiak alde batera utzi eta urtarrilaren 26an goizean, mendi txirrindularitza gogoko zuten 600 bat kirolarik Usurbilera egin zuten bidea. Irisasi BTT Hotzak Akabatzen ekimenaren bederatzigarren edizioa ospatuko zen eta eguraldia lagun, Andatza mendian barrena ibiltzeko aukera aparta izan zuten guztiek.
Inoiz baino parte hartzerik handiena izan da aurtengoa antolatzaileen hitzetan eta Lasarte-Oriak ere izan zuen bere ordezkaritza: Saiatuz taldeko kideak eta hainbat herritarrek. 

Mikel Laboa plazatik atera eta Andatza mendirako bidea hartu zuten guztiek. Bi ibilbide egin egin ahal izan zituzten mendi txirrindularitzako zaleek: motza 21,15 km eta luzea, 33,68 km. 

Lokatz putzu eta sastraka artean, erlojuari begiratu gabe, ibili ziren lagun artean, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proba lehiakortasunik gabeko ekimena baita.