Ostadar Ipar Martxako kideek urtarrileko irteera egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 28a, 11:56
Ostadar Ipar Martxak urtarrileko irteera egin du. Argazkia: Ostadar Ipar Martxa.

Jaizkibel aldera joan dira Ostadar Ipar Martxako kideak asteburuan; zehatzago esanda, Mitxitxola mendira. Otsailerako pare bat irteera aurreikusi dituzte.

Ostadar Ipar Martxako kideek urtarrileko irteera egin zuten iragan asteburuan. Larunbatean Jaizkibel aldera joan ziren, Mitxitxola mendira. "Goiz ederra pasa genuen", adierazi du Rosa Ormazabalek, taldeko koordinatzaileetako batek. Otsaileko egutegia kargatuta dator: hilaren 16an, igandez, Aspanogik antolatutako martxara joango dira hainbat kide. Irteera, aldiz, 29an egingo dute, larunbatarekin. Ametzagaina eta Cristinaenea parkeetara joango dira, Donostiara.