Aimar Sukunza bigarren Gipuzkoako kros txapelketan eta Euskadiko Triatloi zirkuituan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 28a, 13:00
Aimar Sukunza. Arg.: K. Gomez.

Aimar Sukunza herritarrak Gipuzkoako 18 urtez azpiko kroseko txapeldunordearen trofeoa jaso zuen igandean, urtarrilaren 26an, LXIX Bolumburu krosean. Egun berean, 2019 urteko Euskal triatloi zirkuituko bigarren saria ere eman zioten 

Igandekoa egun biribila izan zen Lasarte-Oriako gaztearentzat. Goizean LXIX Bolumburu krosa jokatutako zen Eibarren. Sukunzak hirugarren postua lortu zuen bere mailan. Ez zen herritar bakarra izan lasterketan. Maila berean Unai G. Somovilla lehiatu zen eta absolutu mailan, Koldo Lucero.

Lasterketaren ostean, azarotik hona martxan egon den Gipuzkoako kros txapelketa Laboral Kutxa Sariko trofeo banaketa egin zen. Sukunzak txapeldunordetza eskuratu du sariko hiru krosetan lortutako puntuei esker, 8 puntu. Arestian aipatu bezala, Bolumburu kroseko laugarren izan da, postu berdina lortu zuen azaroan Irungo krosean eta lehen gipuzkoarra izan zen abenduan lehenean jokatu zen Ordiziako Txindoki krosean. 

Eibarren bertan, Euskadiko Triatloi federazioak antolatutako 2019ko Euskal Zirkuituko sari banaketan ere izan zen Sukunza arratsaldean. 
Triatloi eta duatloi denboraldiko sariak banatu ziren horretan eta triatloiko kadete mailako bigarren saria eraman zuen etxera Lasarte-Oriako gazteak.