Herriko areto-futbol txapelketa: bosgarren jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 27a, 12:05

Martxan da aurtengo herriko areto-futbol txapelketa. Bosgarren jardunaldia jokatu dute Michelingo kirol gunean.

Bederatzi talde, txapeldun bakarra. Herriko areto-futbol txapelketaren aurtengo edizioa hasi da: bost jardunaldi jokatu dituzte honezkero. Azkena, pasa den asteburuan, Michelingo kirol gunean. Emaitzak:

  • Garoa Taberna 2-4 Insausti (David Diazek bi gol; Iñaki Aristondo eta Ander Petxarromanek bina)
  • Buenetxea 1-8 Asador Irigoyen (Miguel Jimenez; Pablo Garciak eta Alfonso Molinerok hiruna, eta David Castiñeirak bi)
  • Bar Goiko 7-4 Viña del Mar (Josue Franco, Diego Tovar eta Luis Merok bina eta Raul Castro; Enrique Caño, Egoitz Odriozola, Nelson Varon eta Ander Iñigo)
  • Avenida 2-3 Patricio (Gorka Lizarraga eta Xuar Agirre; Egoitz Rodriguez, Iker Artetxe eta Iñigo Garcia)

Insausti eta Patricio, lidertzan

Puntu gehien biltzen dituzten lau taldeak sailkatuko dira txapeldunen faserako. Asko falta da oraindik jakiteko nortzuk izango diren, baina bost jardunaldi jokatu ostean, hauek dira aurreneko lau sailkatuak: Insausti, Patricio, Asador Irigoien eta Bar Goiko. Hamarna puntu dituzte Insaustik eta Patriciok, hiruna partida irabazi eta elkarren artean jokatutakoa berdindua –lehen itzuliko atsedenaldia hartu dute bi taldeek honezkero–. Asador Irigoienek bederatzi puntu zakuratu ditu; Bar Goikok, zortzi. Avenida da orain arte punturik pilatzea lortu ez duen talde bakarra, nahiz eta gertu ibili.

Seigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Hauek izango dira neurketak:

  • Asador Irigoien-Bar Goiko (ordua zehazteke)
  • Insausti-Buenetxea (o.z.)
  • Patricio-Garoa (o.z.)
  • Trumoi-Avenida (o.z.)

Viña del Mar taldeak hartuko du atseden.