2020/02/29 20:00etan

Dantza

'Errimak bi oinetan' ikuskizuna

'Errimak bi oinetan' ikuskizuna
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Errimak bi oinetan ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak. Sarea XVI. Dantza Zirkuituko ikuskizuna da. Sarrera, 5,50 euro.

Errimak oinetan formatu oinarri hartuta, berriro ere, bertsoa eta dantza uztartuko ditu dantza taldeak. Gai, bertso eta doinu berriak izango dira, ordea. Garai bateko eta gaurko bertso eta kantak nahastuko dituzte emanaldi entretenigarri eta dibertigarria osatzeko. Horien bitartez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratu nahi dituzte.