Judith Navarro, Euskadiko txapeldunorde

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 24a, 10:16

Arg.: Nafarroako Saskibaloi Federazioa.

Lasarteoriatarrak Gipuzkoako selekzioarekin jokatu zuen junior mailako Euskadiren eta Nafarroaren arteko txapelketan Oliten, Nafarroan

Judith Navarro lasarteoriatarrak Oliten jokatutako junior mailako Euskadiko saskibaloi txapelketan parte hartu zuen, urtarrilaren 4an.

Arabaren aurka jokatu zuten lehen partidua, eta irabaztea lortuta, finala Bizkaiaren aurka jolastea egokitu zitzaien. Horien aurka ezin izan zuten garaipena erdietsi, Euskadiko txapeldunorde amaitu dute lehiaketa.

Finalean, Navarro herritarra izan zen saskiratzaile nagusia, hamabost puntu egin zituen.