Bi orduko saioa izango da; 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Lasarteoriatarrei eta inguruko herritarrek parte hartu ahal izango dute ekintza irekian, eta antolatzaileek dei egin dute dantzara animatu daitezen.
Astean bi egunetan egin ohi dituzte entseguak; astearte eta asteazkenetan (hasiberrientzat), eta horietara joateko aukera ere zabaldu dute. Sasoeta ikastetxeko gimnasioan egiten dira dantza saioak, 20:00etatik 21:30era.