Padelo Kirol Klubeko Liga martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 24a, 09:30

40 bikote ari dira lehian azarotik Maialen Chourraut kiroldegiko padel pistan. Ekainean jokatuko dituzte maila ezberdinetako finalak eta igoera faseak

Padel zaletu ugari dago herrian eta horren erakusle da Padelo kirol taldeak antolatzen duen lehiaketa. 2019-2020 denboraldikoa seigarren edizio dugu eta aurreko urteen antzera, 40 bikotek eman dute izena: 1. mailan eta 2. mailan 11 bikote daude eta 3. mailan eta emakumezkoen mailan, bederatzina. Azaroan hasi zuten lehiak eta mailaren arabera, apirila edo maiatzean jakingo da zeintzuk igaroko diren play off edo igoera faseetara. Ekainean,  aldiz, lau bikotek jasoko dute aurtengo ligako garaikurra.