Asteburuz asteburu, kirolaz gozatzen eta emaitza bikainak lortzen segitzen dute Ostadar Inklusioa saileko kirolariek. Bergaran aritu ziren zenbait, iragan larunbatean, Euskadiko Eslalom Txapelketan.
Hainbat proba jokatu zituzten txapelketa horretan parte hartu zutenek. Erlojupekoa izan zen horietako bat: zirkuitua ahalik eta azkarren osatzea, alegia. Haszten taldeko Unai de Miguel izan zen azkarrena; bigarrena, Dordoka KEko Sergio Fernandez; Ostadar SKTko Ane Asensiok osatu zuen podium hori, eslalom ariketa ederra eginez.
Kanporaketa proban ere primeran jardun ziren Ostadar SKTko ordezkariak: Ander Goenaga izan zen onena, eta Ane Asensio bigarrena. Haszten taldeko Leire Areitio sailkatu zen hirugarren diziplina horretan. Euskadiko Eslalom Txapelketako txapeldunen txapelduna, berriz, Gorka Uzkudun zarauztarra izan zen; Ostadar SKTko inklusio sailan aritzen da bera ere, ikasturte osoan zehar.