Omenaldi sorpresa Josu Garmendia irakasleari: 'Donostiako Martxa'

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 17a, 18:21

Landaberriko irakasle Josu Garmendia ostiral honetan jubilatuko da; 44 urtez aritu da lanean ikastetxe horretan. Horietatik hamazazpi, zuzendari moduan. Pasa den asteko ostiraleko danborradan omenaldi sorpresa egin zioten ikasle eta irakasleek: 'Donostiako Martxa' eskaini zioten, besteak beste.