Artista anitz eta ireki bat

Alberto Pecharroman Ferrer 2020ko urt. 20a, 15:58

Jokin Goenagaren erakusketa musikala ikusi berri dut, eta inpresio hoberenak jaso ditut.

Batez ere, musikari bezala, Jokinek, bere maisutasuna adierazten du. Bizitza osoa darama akordeoia ikasten eta jotzen, besteak beste, gure herriko Zero Sette orkestran aritu izan da. Artista osoa eta garaikidea da.

Eta orain, urtarrilak 24 arte, familia eta lana zaindu eta gero, bere konposizio guztiak aurkezteko  erakusketa bat prestatu du Antonio Mercero gunean. Sakelakoaren bitartez, QR kodeak erabiliaz, bere musikak entzun, bere ilustrazioak ikusi eta letrak irakurri ahal ditugu.

Gizarterako, bereziki gazteentzako, eskaintza aproposa da. Alaia, esperimentala, herrikoia eta batez ere anitza da bere obra. Merezi du bere zabaltasuna eta kreatibitatea aurkitzea. Milesker, Jokin.