Danborrak astinduko dituzte bihar ikastetxeetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urtarrilaren 16a

Sasoeta LHko ikasle eta irakasleak ikastetxeko patioan astinduko dituzte danborrak; eguraldi txarra eginez gero, berriz, gimnasioan.

Herriko ikastetxeetako haur eta irakasleak prest daude danborrada ospatzeko bihar. San Sebastian bezpera igandean izango da, baina ostiral arratsaldea aprobetxatuko dute festa giroan murgiltzeko.

Danborradak egingo dituzte bihar arratsaldean herriko ikastetxeetan. Hauek dira ordutegiak:

  • Sasoeta-Zumaburuko txikiek 15:00etan joko dute, Isla Plazan.
  • Sasoeta LHko ikasleak 15:45ean hasiko dira, ikastetxeko patioan.
  • Garaikoetxea Landaberrin, 16:00etan hasiko da danborrada.
  • Landaberri LH eraikinean 16:00etatik aurrera astinduko dituzte danborrak.

Erlazionatuak

Danborradak ikastetxeetan

Txintxarri Aldizkaria 2019 urt 19 Gizartea