Abiatu da aurtengo txotx denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urtarrilaren 15a

Asteazken eguerdian jarri dute martxan 2020ko txotx denboraldia. 12 milioi sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian

Astigarragako Sagardoetxea Sagardoaren Museoan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta hori amaitu ostean, Alorrenea sagardotegian ireki dute aurtengo lehen upela. Izaro abeslaria arduratu da denboraldia martxan jartzeaz.

Sagardo "orekatua eta fruta freskoaren usaina duena" dastatu ahal izango da sagardotegietan. Horrekin batera, aurreko urteetakoa baino "kolore alaiagoa, usaimen garbia eta karboniko maila ona" izango du edariak. 2019ko uztarekin, guztira 12 milioi litro sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian, eta horietatik 8,5 milioi bertako sagarrarekin. 

Lasarte-Oriako Otegi eta Astiazaran sagardotegietan denboraldiaz gozatu ahalko dute herritarrek urtarriletik hasi eta apirila-maiatzera arte. Otegi sagardotegiak zehazki otsailaren 1ean irekiko du denboraldia eta 55.000 litro sagardo ekoitzi ditu aurten.