0-0 amaitu da Ostadar SKT eta Hernaniren arteko norgehiagoka

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 11a, 18:47

Ohorezko Erregionaleko partida oso berdindua izan da eta gol aukera gutxikoa. Markagailua ez da mugitu eta puntuak partekatu dituzte taldeek.  

Partida berdindua izan da Ostadar SKT-k eta Hernanik gaur eguerdian Michelingo futbol zelaian jokatutako. Jokaldiak egin eta aukerak sortzea kosta egin zaie bi taldeei, zelai erdian hasi eta eten baitituzte gehienak, katramilatuta.

Lehen zatian hobe aritu dira Hernaniko jokalariak eta gehiago heldu dira lasarteoriatarren area ingurura, nahiz eta ez dioten atezainari lanik eman. Izan ere, bigarren zatian heldu baitira gol aukera bakarrak. 75. minutuan kanpoko taldearen alde,  baina ate albotik joan da jaurtiketa. Bi minutu geroago, etxeko taldearena. Zutoinean jo du jaurtiketak. Parekotasuna hautsi eta arrisku gehiago sortzeko asmoz, bi entrenatzaileek aldaketak egin dituzte, baina ez du eraginik izan.

Amaieran, 0-0 eta puntu bana talde bakoitzarentzat. Ostadar SKT sailkapeneko 9. postuan dago, 17 punturekin.