2020/01/16 19:00etan

Jardunaldia

Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen - El valor de la autocrítica dokumentala

Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen - El valor de la autocrítica dokumentala
Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria

El valor de la autocrítica dokumentalak emango die amaiera Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen jardunaldiei.

Dokumentalak terrorismoan aritu edo jarduera horretan lagundu ondoren, beren iraganaren irakurketa kritikoa egiten duten pertsonen lekukotzak aurkezten ditu. ETAko eta KASeko kide ohiak dira, Italiako Brigada Gorrietakoak, eta Ipar Irlandako IRA eta UVF unionistakoak. Indarkeriaren erabilerari uko egitera zerk eraman zituen azaltzen dute, gizarteratzeko esperientzia eta gaur egun bakearen alde duten konpromisoa. Lekukotza horien ondoan, biktimen, abokatuen eta adituen iritzia ere eskaintzen da, autokritikari buruz eta adiskidetzeari buruz.

Jardunaldiak Lasarte-Oriako udalak antolatu ditu Baketik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.