2020/01/15 19:00etan

Jardunaldia

Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen - Bizimiñak antzerkia

Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen - Bizimiñak antzerkia
Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria

Bizimiñak antzerkia eskainiko du Itzel antzerkiak Lasarte-Oria, bizikidetza lantzen jardunaldien bigarren jardunaldian.

Kultur esparru ezberdinetaz baliaturik, antzerkia, artea eta musika, mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinak aurkeztuko ditu antzerki taldeak. 

Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi,…..

Jardunaldiak Lasarte-Oriako udalak antolatu ditu Baketik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.