2020/02/02 19:30ean

Zinema

Ventajas de viajar en tren filma

Ventajas de viajar en tren filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Helduen zinema atalean ere, Ventajas de viajar en tren filma ikusteko aukera izango da. Sarrera, 5,50 euro.

Antonio Orejudo idazle madrildarraren Ventajas de viajar en tren liburua aukeratu du zuzendari donostiarrak bere lehen film luzea grabatzeko. Azaroan estreinatu zuten zinemetan, Sitgeseko zinema jaialdian lehiatu eta gero. Goya sarietarako hainbat hautagaitza jaso ditu lanak eta Feroz sarietan komedia onenaren garaikurra eskuratu zuen. 

Filma Madril, Paris eta Gipuzkoako hainbat herrietan grabatu zuten eta Lasarte-Orian izan zen horietako bat.

Helgak bere senarra psikiatriko batean sartu du. Etxerako bidean, trenean doala ezezagun bat esertzen da berarekin. Angel Sanagustin psikiatra dela dio gizonak eta gaixoen idatzien bitartez euren arazo mentalak aztertzen dituela. Bidaian zehar, Angelek besteak beste, zaborrarekin obsesionatua dagoen gaixo arriskutsu baten istorioa kontatuko dio Helgari.