Urteko lehen udalbatzarra, gaur

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 13a, 09:00

Agustin Valdivia alkate berriak bideratutako lehen udalbatzarra izango da. 18:30ean hasiko da.

Bost gai eztabaidatuko dituzte alderdi politikoek; alkateordea izendatzeaz alkatetzak emandako ebazpena; zeremonia zibilen ospakizunak arautzeko erreglamenduaren onarpena; EH Bilduk aurkeztutako mozioa –urtarrilaren 30eko greba orokorraz–; galdera eta erreguen tartea; eta amaitzeko, Jesus Zaballosek zinegotzi karguari uko egin diola jakinaraziko dute.