Testigantza eta musika, minbiziari buruz gehiago jakiteko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 10a, 09:30

Markel Irizar eta Olatz Salvador izango dira gaur 'Bizitzako kolpeei nola aurre egin' ekitaldian, Jalgi Kafe antzokian

Iñurri egitasmoak antolatu du ekimena, gaur, urtarrilak 10, ostirala. Jalgi Kafe Antzokian izango da hitzordua, 21:00etan. 

Markel Irizar txirrindularia izango da hizlaria. Minbiziaren inguruko bizipenak kontatuko dizkie bertaratzen direnei. Horren ostean, Olatz Salvador musikariak kontzertu akustikoa eskainiko du. Horrez gain, herriko komertzioek emandako produktuak zozkatuko dituzte.