Manex Pagola deitu du euskal selekzioak, eskola arteko gurpildun aulkiko saskibaloi txapelketa jokatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 9a, 10:00
Ostadar Inklusioak antolatutako saskibaloi jardunaldi bat. Artxiboko irudia.

Ostadar Inklusioa sailean aritzen den gazteak eskola arteko gurpildun aulkiko saskibaloi txapelketa jokatuko du asteburu honetan, Madrilen.

Euskal selekzioaren deia jaso du Ostadar Inklusioa taldeko kide Manex Pagola urnietarrak, eskola arteko gurpildun aulkiko saskibaloi txapelketa jokatzeko. Asteburu honetan lehiatuko da gaztea, Villanueva de la Cañadan (Madril). Andaluzia, Aragoi, Katalunia eta Madrilen aurka jokatuko du euskal selekzioak.