Udal Liburutegiaren 2020ko ordutegiak jakinarazi ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 8a, 11:01

Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00era egongo da irekita Udal Liburutegia, goizetan; arratsaldeetan, aldiz, 16:00etatik 20:30era. Larunbatetan 09:30etik 13:00era zabalduko ditu ateak. Itxita egongo da igandeetan.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du zeintzuk izango diren Udal Liburutegiaren ordutegiak aurten. Astegunetan, hauek: 09:30etik 13:00era eta 16:00etatik 20:30era. Larunbatetan, berriz, 09:30etik 13:00era zabalduko ditu ateak. Igandeetan itxita egongo da. Neguko ordutegia izango da hori.

Udakoan, aldiz, zenbait aldaketa egingo dituzte. Uztailean hasiko da. 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute astelehenetan; asteartetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Abuztuan itxita egongo da.

Jaiegun bereziak

Ordutegiaren berri emateaz gain, udalak zehaztu du zenbait egunetan itxita egongo dela Udal Liburutegia. Hauek dira:

  • Martxoaren 19tik 21era, biak barne.
  • Apirilaren 9tik 13ra (biak barne), eta 18a.
  • Maiatzaren 1a eta 2a.
  • Ekainaren 29a eta 30a.
  • Uztailak 31.
  • Iraileko larunbat guztiak: 5, 12, 19 eta 26.
  • Urriak 10 eta 12.
  • Abenduaren 5etik 8ra, biak barne.
  • Abenduaren 24tik 26ra (biak barne eta 31.