Bazkide kanpaina abiatu du Lasarte-Oria Trail elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 7a, 16:34

Lasarte-Oria Trail mendi elkartea bazkide berri bila ari da. Kanpaina jarri zuen martxan abendu hasieran; urtarrilaren 31ra arte edukiko dute epea herritarrek izena emateko.

Lasarte-Oria Trail elkarteko kideek jakinarazi dutenez, urteko bakarkako bonuek 10 euro balio dute; familiarrek, berriz, 15 euro. Urtarrilak 31 izango da izena emateko azken eguna. Interesa duten pertsonek direccion@lasarteoriatrail.com helbidera idatzi beharko dute.