2020/01/03 22:00etan

Zinema

El hoyo filma

El hoyo filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

El hoyo filma ikusteko aukera izango da, Okendo zienma taldearen zineforum atalean. Sarrera, 5,50 euro.

Galder Gaztelu-Urrutia zuzendari bizkaitarraren lehen film luzea da. El hoyo filmean klase borrokaren arteko metafora fantastiko bat aurkezten du. Zulo bat da protagonista.Hainbat maila daude; inork ez daki zenbat diren zehazki, eta maila bakoitzeko, bi pertsona daude. Denentzako jana dago, egunero banatzen baitute, plataforma baten bitartez. Bertan, gertatzen dena erakusten du zuzendari bilbotarrak.

Torontoko zinemaldian estrainekoz eskaini zen eta Midnight Madness ataleko sari nagusia lortu zuen. Sitgeseko zinemaldian lau sari jaso zituen, film onenaren saria horien artean. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari hasiera eman zion. Goya sarietarako hiru hautagaitza ditu: zuzendari berri onenaren saria, gidoi onenaren saria eta efektu berezien saria.