Texas Lasartearra taldeko harrobia indartsu Gabonetako torneoetan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 30a, 11:15

Texas Lasartearra Futbol eskolako 2008 urteko alebinak garaikurrarekin. Argazkiak: Texas Lasartearra CF

Azpeitia, Donostia, Soraluze... torneoz torneo dabiltza Texas Lasartearra futbol eskolako taldeak. 2009 eta 2008 urteko taldeek garaikurra jaso dute Igeltegi adiskidetasun torneoan eta Lengokoak taldeak antolatzen zuen adiskidetasun torneoan 

Gabonetako atsedenaldia mugitua izaten ari da Texas Lasartearra futbol eskolako gaztetxoentzat lehiaketa ugaritan parte hartu baitute. Lehen postuetan izan dira horietako batzuetan eta pozik agertzen dira eskolako arduradunak txapelketa guztietan egindako lanarengatik.

Lehengo astean 2009 urteko alebinak Lengokoak taldeak antolatutako adiskidetasun torneoko garaile izan zen. Neska eta mutilek osatutako taldeak jokatutako lehen partidan ordea, ez zirudien hori gertatu zitekeenik. Galtzen hasi ziren txuri-urdinak eta markagailuari buelta eman behar izan zioten lasarteoriatarrek. Binako berdinketa eskuratu zuten Idiazabalen aurka. Bigarren eta hirugarren partidan, Behobia (3-1) eta Añorga (1-0) garaitu zituzten eta multzoko lehen postua eskuratu zuten. Finalaurrekoetarako txartela eskuratu eta ez zuten hutsik egin. 1-0 irabazi eta finalera iritsi ziren gaztetxoeak. Horretan ere garaipean erdietsi zuen taldeak, 2-1.

Asteburuan, 2008 urteko alebin taldeen txanda izan da. Igeltegi adiskidetasun torneoan lehen postua eskuratu dute eta Antiguokok antolatutako Donostia Torneoan hirugarren izan dira. Real Sociedaden Gabonetako torneoan ere parte hartu dute.

Benjamin mailako txikiek ere bi lehiaketa izan dituzte. Batetik Azpeitia Cupeko sailkapen fasea jokatu dute eta Soraluzeko oinarrizko futbol eskolen IV. txapelketan ere izan ziren. Azpeitiako txapelketan hiru partida jokatu eta hiru emaitza ezberdin lortu zituzten: porrota, berdinketa eta garaipena. Ez zen nahikoa izan aurrera egin eta Azpeitiako Cupeko sailkapena lortzeko. Soraluzen, berriz, final-laurdenetara iritsi ziren.

Liga

Emaitzak ikusita bost urteko lanak fruituak ematen hasi da Texas Lasartearra eskolako arduradunen ustez. Horren erakusle da ere taldeak ligan egiten ari diren lehiaketa. 2008 urteko alebin taldeak eta  infantil milako gaztetxoek ligan partidarik ez dute galdu.

Infantilak gainera partida garrantzitsua izango du urtarrilaren 4an, 12:00etan, Michelin kirol gunean. Sailkapeneko lehen postua jokoan egongo da. Aurrez aurre Usurbil izango dute.