Kartulina batzuk, zelulosa likidoa, margoak... horiek dira gaur goizean Gazte Klubeko kideek erabili dituzten materialak. Helburua, koadernotxo bat egin eta koloreetako tapak egitea.
Lehenik koadernotxoa egin dute. Tailerreko arduradun Maddi Zalduaren azalpenak adi jarraitu dituzte gaztetxoek. Pausoz pauso koadernoari forma ematen joan dira.
Ostean, koloretako tapak nola egin ikasi dute. Zelulosa likidoan koloreak bota, marrazkiak egin eta paper bat gainean jarri. Bi minutuz itxaron eta marrazki ederrak geratzen dira orrain itsatsiak. Gaztetxoak zur eta lur geratu dira lehen orria egin dutenean.
Astelehenean, bigarren saioa izango dute eta koadernatzeko beste era bat ezagutuko dute gazteek.