Hasi da Eguzkiren Eguberrietako Txapelketa

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko abe. 26a, 17:29

Eguzki Areto Futbolak antolatu duen Eguberrietako Txapelketa hasi da. Lehen faseko partidak jokatzen ari dira egunotan; benjamin, alebin eta infantil kategorietako hainbat taldek izena eman dute.

Talde federatuetako kideek ez daukate partidarik Eguberrietan, baina baloiak mugimenduan segitzen du. Azkeneko urteetan egin bezala, Eguzki Areto Futbolak Eguberrietako Txapelketa antolatu du. Benjamin, alebin eta infantil mailako talde ugari apuntatu dira kirol ekitaldi horretara, eskolan oporrak dituztela baliatu eta egun atseginak pasatzera.

Ligaxkako neurketak jokatzen ari dira egunotan: finalerdiak datorren asteko asteburuan jokatuko dituzte, eta finalak ere bai. Maialen Chourraut kiroldegian eta Michelingo kirol guneko kantxan ari dira lehian gaztetxoak. 

Hauek izan dira asteleheneko jardunaldiko emaitzak:

  • Alegria 3-3 Tiburones (benjaminak)
  • Joxe Mai Batza 3-2 Los Cracks (benjaminak)
  • Lagunak 5-2 Ekintza (alebinak)
  • Pantera Txikiak 7-2 Betiko A (alebinak)
  • Prest Gaude 6-1 Tigres Con Garrapatas (infantilak)
  • Garaitezinak 4-2 The Winners

Gaur ari dira jokatzen bigarren jardunaldia. Eguzkiren Facebook orrialdean jarrai daiteke txapelketak emango duen guztia.