11:30etatik aurrera, IZAN IÑURRI egitasmoaren aldeko pintxo-pote solidarioa eskainiko da. Minbizia dutenei eta haien ingurukoei laguntzea da egitasmoaren helburua. Gerturatzen direnek edariak, salda eta txorizo egosia izango dituzue bertan borondatezko donazioaren truke.
Eguerdian, Porrotxek haur-kanpaikadak egingo ditu.
Arratsaldean, 15:00tan, proba-aurreko beroketa musikatua izango dugu Saitoko Patriciarekin batera, eta 16:00tan, lasterketa hasi aurretik, musika izango da.