2019/12/31 10:00etatik aurrera

Bestelakoak

Buruntza mendian hamaiketakoa

Buruntza mendian hamaiketakoa
San Rokeko baselizaren ondoa, Buruntza mendia, Lasarte-Oria

Urteari agur esateko Ostadar Mendi sailak eta Ttakun Kultur Elkarteak Buruntza mendian hamaiketakoa antolatu dute. Bertan ez dira jatekoa eta musika faltako. Helduek txorizo errea, gazta, salda, ardoa eta sagardoa dastatu ahalko dituzte; etxeko txikiek, berriz, txokolatea. Trikitixa doinuek goiza girotuko dute.