Eguerdian, Xixukok postontzia jarriko du Okendo plazan. Arratsaldean Olentzerorekin egon ezin direnek haien eskutitzak bidaltzeko aukera izango dute. Honez gain, txokolate jana izango da haur eta gaztetxoentzat.
Arratsaldean, 16:45etik aurrera, ehunka lagun izango dira Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko prest. Xixuko, Porrotx, Maritxu-teilatuko eta hainbat gizaki mitologikoren laguntzaz Loidi Barren pilotalekutik Okendo plazarako bidea egingo dute. Plazan Olentzero, Mari Domingi eta Xixukoren etorrera jaialdia egingo da. Ekitaldiaren ostean, eskutitzak jasoko dituzte. Eguraldi txarra egingo balu, Loidi Barren pilotalekuan izango litzateke ekitaldia.