Gazte Kluba, 9 eta 12 urte arteko gaztetxoak, BECeko Umeen Gabonetako parkera joango da. Goizeko 09:30ean aterako da autobusa eta 18:30ean bueltatuko dira Lasarte-Oriara. Haurrek bazkaria eta merienda eraman behar dute.
Ttakun Kultur Elkarteko bazkidek 17 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 20 euro.
Izena ematea aisia@ttakun.eus helbide elektronikoan, 695 785 392 eta 943 371 448 telefonoetan eta Ttakuneko bulegoan egingo da.