Lidergo politikoa hizpide Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 19a, 09:56

'Elkarbizi' egitasmoko aurtengo azken saioa egin du Ganbo Iturri elkarteak, Mirentxun; Imanol Lizarralde gonbidatu dute. Antolatzaileen helburua izan da hausnartzea lidergo politikoak zenbateraino eragin dezakeen "indarkeriaren aurkako ekimen eta gizarte mobilizazioetan".

Normalizazio prozesua eta lidergo politikoa. Gai horri buruz aritu dira Ganbo Iturri elkarteko kideak asteon, Mirentxun; urteko azken hitzaldia izan da hori, Elkarbizi egitasmoaren baitakoa.Historia Garaikidean doktore den Imanol Lizarralde gonbidatu dute ekimen horretara. 

Antolatzaileen helburua izan da hausnartzea lidergo politikoak zenbateraino eragin dezakeen "indarkeriaren aurkako ekimen eta gizarte mobilizazioetan". Horren harira, Lizarraldek dio historiak "argi" uzten duela euskal gizartea mobilizatu egin izan dela, "euren ordezkari politikoen lidergoak deituta". Bere iritziz, euskal gizarteak indarkeriaren aurrean agertu duen jarrera epaitzerakoan, "ez dira kontuan hartzen herritarrak suspertzen lagundu dezaketen lidergoek jokatu izan duten rola". Dozenaka herritar gerturatu ziren asteazken arratsaldeko hitzaldi horretara.