Gabonetako kontzertua eskaini du Udal Musika Eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 19a, 10:04

Eguberriei ongi-etorri beroa egin diete Udal Musika Eskolako ikasleek, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Hilabeteotan entseatutako abestiak oholtzaratu dituzte.

Udal Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskaini dute asteon, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Lepo bete dute aretoa gazteen guraso, senide eta lagunek. Bereziki gustatu zaie hasiera, eskolako ikasle gazte batzuk oholtzara atera eta Eguberrietako zenbait kanta abesten hasi direnean. Instrumentuen txanda izan da gero: zeharkako flauta, gitarra eta beste hainbat.

Datozen opor-egunak atseden hartzeko baliatuko dituzte ikasle eta irakasleek, datorren urtea are eta indar gehiagorekin hasteko.

Erlazionatuak

Udal Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2019 abe 19 Kultura