Azaroko irteera abenduan egin du Ostadar Ipar Martxak, eguraldiagatik

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abenduaren 17a

Azken asteetako eguraldi txarra tarteko, abendura atzeratu behar izan dute azaroko irteera Ostadar Ipar Martxako kideek. Zumaia eta Deba arteko bidea oraindik lokaztuta dagoenez, Zubietan barrena egin dute itzulia.

Azarorako aurreikusita zuten irteera egin dute asteburuan Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek. Ezin izan dute hasiera batean prestatutako ibilbidea egin, ordea: lokatzez betea zegoen Zumaiatik Debara bitarteko Donejakue bidea. Horren ordez, "buelta eder bat" egin dute Zubietatik, eguraldi ona baliatuz. Xirimiri elkartean bazkaldu dute zenbait parte hartzailek gero.