Primeran ekin dio Espainiako Kopari Asier Pozo txirrindulari lasarteoriatar gazteak. Sailkapen orokorreko bigarrena da, larunbatean lau proba jokatu eta gero: scratch, tempo, eliminazioa eta puntuazioa. Igandean zilarrezko domina kolkoratu zuen madison proban, Kimetz Etxabe taldekidearekin batera. 2020ko urtarrilean eta otsailean jokatuko ditu kopa horretako hurrengo probak.
