Jostailuak biltzeaz gain, bizikleta bat zozkatuko du Lasarte-Oriako PSE-EEk. Gaur abiatuko duen kanpainan parte hartzen duen pertsona bakoitzari emango dio txartel bat, zozketa horretan parte hartzeko. Abenduaren 22ko loteria zozketaren sari nagusiaren azken bi zifrekin bat egiten duen txartelaren jabea izango da saritua.
Alderdi sozialistaren egoitzara (Ganbo kalea, 1) eraman behar dituzte jostailuak herritarrek, 18:00etatik 20:00etara. Gaur hasiko da kanpaina, eta ostiralean bukatu. Bildutakoa herriko GKE batzuei emango die PSE-EEk, behartsuenen artean bana ditzan jostailu horiek.