Ainhoa Martin eta Aitor Manso, urteko kirolariak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abenduaren 13a

Lehengo urteko sarituak. Ezker-eskuin: Iraia Iparragirre futbolaria, Raul Gomez lasterkaria eta Pili Bodegas triatleta.

Kirolaren Festaren V. edizioa ospatuko du bihar Lasarte-Oriako Udalak, pleno aretoan. 12:00etan hasiko da ekitaldia. Herritarrek bidalitako proposamenak aintzat hartuta, honakoa ebatzi du epaimahaiak: Ainhoa Martin igerilaria eta Aitor Manso pilotua izan direla 2019ko kirolari aipagarrienak.

Belaunaldi berriak indartsu datoz. Alor askotan. Kirolean ere bai. Bi gaztek jasoko dute udalaren aitortza bihar eguerdian, 12:00etan hasiko den V. Kirolaren Festan. Buruntzaldea IKT taldeko igerilari Ainhoa Martinek eta karting pilotu Aitor Manso izan dira 2019. urteko kirolari aipagarrienak, epaimahaiak ebatzi duenez. Herritarrek bidalitako proposamenak kontuan izan dituzte deliberatzerakoan.

Erlazionatuak

Urteko kirolariak

Txintxarri Aldizkaria 2018 abe 17 Gizartea