Urkiri, Bocciako Espainiako Selekzioan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abenduaren 12a

Arg.: Ostadar Inklusioa.

Bocciako Espainiako selekzioaren deia jaso du Ostadar Inklusio taldeko Malen Urkiri kirolari gazteak

Ostadar Inklusioa ataleko Malen Urkiri kirolaria Bocciako Espainiako selekzioarekin lanean egongo da Bartzelonako San Cugateko CARean abenduaren 15era arte. Iker Urkiri prestatzailea ere bertan da.

Hamahiru urteko kirolariak lehengo denboraldian lortutako emaitzei esker lortu du deialdian egotea: Gipuzkoako txapeldun da eta taldean, Espainiako txapeldun. 

Michelingo Kirol gunean, berriz, larunbatean, 16:30etik aurrera, II. Eslalom txapelketa antolatu du Inklusio atalak.