EiTBren Maratoian parte hartu du herritar talde batek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 10a, 17:18
Herritar ugarik parte hartu dute ekimenean. Argazkia: Isaac Farre Rico.

Haurren minbizia hartu du ardatz EiTB komunikazio taldeak aurten. Elkartasun maratoiaren egun handia da gaurkoa: 192.195 euro bildu dituzte honezkero. Ikerketara bideratuko dute diru hori. Ekimen gehiago ere egiten ari dira. Esate baterako, 'Lau teilatu' abesti ezagunaren bideoklip berezi bat egiten, herritarrek bidalitako piezak batuz. Hondar aletxoa jarri dute horretan Aterpea elkarteak, Xumela abesbatzak eta Lasarte-Oriako hainbat bizilagunek.

Buenetxea tabernan grabatu dute Lau teilatu abestiaren bertsio berezia, EiTB komunikazio taldearen elkartasun maratoira bidali dutena. Aterpea Merkatari eta Ostalarien elkarteak, Xumela abesbatzak eta hainbat herritarrek parte hartu dute. Atzo arratsaldean elkartu ziren, eta giro ederrean abestu. 

Haurren minbizia hartu du ardatz EiTBk aurtengo maratoirako. Ikerketara bideratuko dute gaurko egunean zehar biltzen duten diru guztia. 192.195 euro bildu dituzte orain arte.