Saskibaloiaren etorkizuna, selekzioen arteko lagunartekoan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 10a, 15:00

Saskibaloiak ez du zubia egin eta lagunarteko txapelketa jokatu dute Asturiasko, Euskadiko, Galiziako, Gaztela eta Leongo infantil neskek

Espainiako txapelketa prestatze aldera lau lurraldetako lagunartekoa izan da asteburuan, Lasarte-Orian.

Larunbatean, goiz eta arratsalde, aritu ziren Maialen Chourraut kiroldegian. Igande goizean, berriz, azken gurutzaketaren txanda izan da. Asturias eta Galizia nor baino nor aritu dira, lehenik, eta Euskadi eta Gaztela eta Leon, ondoren. Euskadiko selekzioak ez du zorte gehiegi izan asteburuan, hiru norgehiagoketako bi galdu eta bakarra irabazi baitu, Galiziaren aurka. 

Harmailak bete ez badira ere, jende ugari bertaratu da partidak ikustera. Kaleko lasaitasunetik urruti, txalo eta garrasiak nagusi izan dira bai pistan bai harmailetan.

Emaitzak

Gaztela eta Leon-Galizia, 43-32.

Euskadi-Asturias, 54-60.

Asturias-Gaztela eta Leon, 59-45.

Galizia-Euskadi, 50-58.

Asturias-Galizia, 57-36.

Gaztela eta Leon-Euskadi, 62-53.