Lierni Rekondok bigarren saria irabazi du Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 10a, 10:47
Lierni Rekondo (ezkerretik hasita bigarrena, zutik), bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ekitaldian. Argazkia: Aiurri.

Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketaren VI. edizioko sariak banatu ditu Harituz Bertsozale Taldeak, Zizurkilen. Helduen kategoriako bigarren saria irabazi du Lierni Rekondo lasarteoriatarrak, 'Kausalitateak' lanarekin.

Lierni Rekondo bertsolari lasarteoriatarrak irabazi du VI. Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketako sarietako bat. Kausalitateak lana aurkeztu du helduen kategoriara; epaimahaiak ebatzi du bigarren onena izan dela. 250 euroko saria poltsikoratu du herritarrak. Mikel Artola alegiarrak irabazi du lehenengo saria, Zatzaizkidana baldinbanatzaizu lanarekin.

Zizurkilgo Harituz Bertsozale Taldeak –Tolosaldeako Harituz Bertsozale Elkarguneko eskoletako batek– antolatzen du lehiaketa hori. Helduen kategoriaz gain, beste hiru maila daude: gazteena, gaztetxoena eta gelen artekoena.