Espainiako Gobernuak zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta onetsi behar du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 6a, 09:00

Lasarte-Oriako udalak zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta egingo du. Erreferendum izaera izatea nahi du eta berme guztiak izate aldera, Espainiako Gobernuaren oniritzia behar du 

Hiri-hondakinen bilketan erabili beharreko zabor-ontzien ereduari buruzko erabakia hartzeko herri-kontsulta beharrezkotzat du Lasarte-Oriako Udalak.

Hori dela eta, mahai gainean utzi du prozesuaren hasierako ideia. Auzoz auzoko hitzaldiak egin ondoren, azaroan amaitu behar zen prozesua.

Erreferendum izaera eta berme guztiak izateko, kontsulta ahalik eta azkarren egiteko eman beharreko pausoei eta bete beharreko eskakizunei buruzko informazioa eskatu dio Udalak Gobernuaren Subdelegazioari.

Behin prozedura eta epeak jakindakoan, Udalak herritarrei jakinaraziko die galdera eta bozketaren eguna.