2020 urtean kirol-instalazioak alokatzeko epea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 5a, 10:30

Michelin kirol guneko pilotalekua, tenis pistak, pista balioanizduna eta Maialen Chourraut kiroldegiko padel pista dira epe luzerako alokatu daitezkeen instalazioak

Lasarte-Oriako Kirol Udal-Zerbitzuak 2020 urtean zenbait ordu eta egunetan kirol-instalazioak alokatzeko aukera eskaintzen du: Michelin kirol guneko pilotalekua, tenis pistak, pista balioanizduna eta Maialen Chourraut kiroldegiko padel pista. Uztaila eta abuztuan ez litzateke aukerarik izango.

Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi duten erabiltzaileek dagokien kirol-instalazioan galdetu dezakete.

Era berean, kirol-instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera egin beharko dute Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.