2019/12/13 22:00etan

Zinema

La trinchera infinita filma

La trinchera infinita filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo zinema taldearen eskutik, La trinchera infinita filmaz gozatu ahalko da. Zuzendarietako batekin solastu ahalko dira herritarrak. Sarrera, 5,50 euro. 

Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren azken filma. Gidoi onenaren saria eta zuzendari onenarena ez ezik, Irizar eta Feroz sariak eta Fipresci saria ere jaso zituen Donostian. Sari hauetaz gain, urtarrilaren 25an banatuko diren Goya sarietarako 15 izendapen lortu ditu, tartean filmik onenari emango diotena.

1936ko gerrako istorio bat kontatzen du filmak eta egiazko hainbat kasutan oinarritu dira gidoia idazteko. 

Higiniok (Antonio de la Torre) eta Rosak (Belen Cuesta) hilabete bat baino gutxiago daramatzate ezkonduta. Gerra Zibila piztu eta, hainbat salaketak direla medio, Higinioren bizitza arrisku larrian dago. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta bertan ezkutatzea erabakiko du. Elkarrenganako maitasunak eta errepresaliak jasotzeko beldurrak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.