Ikasleak arduratuko dira EHPko sarreren eta tabernaren kudeaketaz

Txintxarri Aldizkaria 2019ko azaroaren 28a

Oriarte institutuko azken ikasturteko ikasleak arduratuko dira aurtengo Eguberrietako Haur Parkeko sarreren eta tabernaren kudeaketaz.

Lasarte-Oriako udalak eta Oriarte institutuak hitzarmena sinatu dute, non institutuko azken ikasturteko ikasleei esleitzen zaien Eguberrietako Haur Parkeko sarreren eta tabernaren kudeaketaren ardura.