Nafarroako Kontseiluak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontratua zuzena dela esan du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 28a, 10:11

Iruñeko udalaren eta Katxiporreta kooperatibaren arteko kontratua legezkoa dela esan du Nafarroako Kontseiluak.

Nahiz eta Nafarroako Kontseiluak, Nafarroako Gobernuaren aholkulari gorenak, Katxiporreta kooperatibaren eta Iruñeko udalaren arteko kontratua legezkoa dela adierazi, Iruñeko udalak ikuskizuna ez dela egingo berretsi du. Iruñeko udalak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna debekatzen zuen agiria "desegokia" dela adierazi du Kontseiluak.

Enrique Maia Iruñeko alkateak berretsi du ikuskizuna ez dela Nafarroako hiriburuko Baluarte zentroan egingo, baina debekuaren argudioak aldatu egin ditu. Nafarroako Kontseiluaren ebazpenaren ostean, Enrique Maia alkateak "pailazo hauen ideologia" udalaren haurtzaro planarekin bateraezinak direla adierazi du agiri baten bitartez. Ikuskizuna debekatu zuenean, baina, kontratuaren "irregulartasunagatik" egin zuela adierazi zuen.